2010/10/06

Desde América y el mundo ¡a Iruñea, a la Marcha Verde!



Urriaren 12an Estatu espainiarrak “Hispanitatearen Eguna” deitutako ospakizuna inposatzen digu urtero, hots, espainiar inperialismoaren, herrien menperatzearen eta uniformizazio kulturalaren eguna ospatzera behartzen gaitu. Data horrek hasiera eman zion kulturen deuseztatzeri, lurren lapurretari, esplotazioari eta Ameriketako bertako jatorrizko herrien aurkako ia desagertzerainoko sarraskiari.

Baina, datorren urriaren 12an INDEPENDENTISTAK sareak ospakizun oso desberdina proposatzen digu: amerikar herri eta nazioen independentzia prozesuen hasieraren bigarren mendeurrena betetzen den une honetan, oroitzapen hau ospatzeko eta hiru mendetako espainiar domeinuaren amaiera ekarri zuen amerikar herriaren, Abya Yala-ren, izugarrizko borroka omentzeko aukera eskaintzen digu. Amerikar kontinenteko herriek bere emantzipazioa eta deskolonizazioa lortzeko egin zuten borrokaren erreibindikazioa.

Hemen, zuen aurrean gaudenok, Ameriketako erdi eta hegoaldetik etorritako pertsonak, amerikar herri eta nazioen independentzia ospatzeko eta herri guztiek bere etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko duten eskubidea erreibindikatzeko, INDEPENDENTISTAK sareak deitu duen “MARTXA BERDEA”-rekin bat egiten dugu.

Mundua askatasunean oinarritutako parametroetatik eraiki behar dela uste dugu, beraz, herri guztiek politikoki zein ekonomikoki burujabeak izateko duten nahia konpartitzen dugu, eta hizkuntza, kultura eta nortasun aniztasunaren balioa aldarrikatzen dugu.

Euskal Herrian bizi garen eta lan egiten dugun pertsonak garen heinean, Herri honen parte sentitzen gara eta, horrexegatik, bere eskubide eta askatasunen defentsan eta bere etorkizunaren eraikuntzan gure konpromisua agertzen dugu. INDEPENDENTISTAK sarean eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan parte hartzea erabaki dugu.

Geurea egiten dugu mobilizazioaren “Guk ere independentzia” lemarekin, eta arratsaldeko 17:00etan Golem zinemetatik irten eta Iruñeako kaleetan zehar jai giro alaian burutuko den martxa erraldoian parte hartzeko deia egiten dugu (Martxara soineko berdez jantzita, bandera berdeak eskuetan, …. joatea eskatzen da). Ekitaldian zehar omenaldia eskainiko zaie euskal jatorriko Simon Bolibar askatzaileari eta espainiar zapalkuntzaren aurka altzatu ziren askatzaile guztiei eta amerikar herri osoari.

Martxan parte hartzeko gonbidapen berezia egiten diegu erdi eta hegoaldeko Ameriketako jatorriko pertsona guztiei. Euren herrialdeetako banderekin etortzea eskatzen diegu, independentziaren oroitzapena erakusteko.

(Oharra: Indautxu-Olabeaga auzoek autobusa jarriko dugu goizeko 10.00etan eguna Iruñean emateko eta manira joateko. Apunta zaitez!)

No hay comentarios:

Publicar un comentario