2010/10/31

Eskerrik asko


Joan den larunbatean, urriaren 30ean, Kirruli Kultur Elkarteak antolatutako III. erakusketa mikologikoa ospatu zen Indautxun. Eguraldi ona, partaidetza izugarria, giro ederra... Ehunka auzokide hurbildu ziren Dr. Areilza kalera onddoak ikustera, zizak dastatzeraeta... goiz ososan zehar. Ordu bat t'erdietan pintxo lehiaketaren sariak erabaki ziren: Lehenengo saria Meatxa tabernara joan zen, eta bigarrena Zuloa tabernak lortu zuen. Zorionak!

Hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte hartu zenuten lagun guztioi:
Eskerrik asko 517 onddo eta ziza desberdinak bildu eta klasifikatu zituzten Uribarriko adituei.
Mila esker, pintxo lehiaketako epaileei; egurrezko eskultura bertan landu zuen Iñakiri; goiza alaitu ziguten trikitilariei; milaka pintxo dohainik egin zituzten Kirruliko sukaldariei...
Eskerrik asko pintxo lehiaketan parte hartu zuten taberna guztiei: Abesbatza, Anaiak, Ados, Kirruli Lúpulo, Muskitza, Meatxa, Purple, Ziripot, Zuloa...
Eskerrik asko auzoko dendari, tabernari eta auzokideei emandako harreragaitik.
Eta mila esker Kirruli Kultur Elkarteko dozenaka kideei azken asteetako auzolanagaitik.

(Argazkiak ikusteko klikatu hemen).


No hay comentarios:

Publicar un comentario