Bere herriarekin eta herritarrekin konpromiso iraultzailea izan da Txomin Ziluagaren bizitzaren ardatza.
Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokaren
lehen lerroan izan da Txomin, urte luzeetan, HASIn, Herri Batasunaren
sorreran eta bere Mahai Nazionaleko kide izanda.
Azken hamarkadan Ezker Abertzaleak burutu duen bide zail baina
oparoan, gurekin batera izan da Txomin, eskuz esku, Euskal Herrian
agertoki berri baten eraikuntzan bere ekarpena burutzen.
Indautxuko auzokidea, gizon handia, abertzale zintzoa eta sozialista koherentea.
Agur eta ohore, Txomin.
Azken agurra:
- Osteguna, urriak 25, Tanatorio Bilbainoan (Avda. Zumalakarregui, udaletxearen atzekaldean) 12:00tatik 14:00etara.
- Laga hondartzan arratsaldeko 6etan errautsen haizatzea
No hay comentarios:
Publicar un comentario