2009/11/24

Azaroak 25


Azaroak 25
Azaroaren 25 honetan ere Euskal jendartea kalera ateratzeko hainbat arrazoi ditu. 2009a hasi zenetik 7 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta milaka dira komunikabideen bitartez jasotzen ditugun kasuen berri . Eraso sexisten inguruko gertakariak eta salaketak egunero entzun ohi ditugun elementuak dira. Herriko jaietan edota jai eremuetan emakumeon askatasuna baldintzatu eta eraso sexisten areagotzea ematen da. Lan eremuan ematen diren sexu jazarpenen datuak kezkatzekoak dira. Gazteriaren artean sexuen arteko botere harremanak eta balore patriarkalak iraunarazteaz gain, mutil askok nesken kontrako indarkeria ere baliatzen dute.

Instituzioen aldetik, emakumeon aurkako indarkeriari aurre egiteko martxan dauden lege, protokolo, orden eta akordio inter-instituzionalak, partzialak dira eta benetako konpromiso politikotan oinarritutako adierazpena plazaratzea beharrezkoa da.

Beraz, Euskal Herriko indarkeri sexistaren diagnosia osatu ahal izateko datu zehatzik ez badugu ere; aipaturiko datuak oinarri hartuta, emakumeon kontrako indarkeria gure herriko arazo sozio-politiko nagusia dela ondorioztatu dezakegu.

Arrazoi asko daude kalera aterazteko eta exijentzia asko egiteko beharra. Euskal Herrian emakumeok bizi dugun zapalkuntzaren aurrean eta emakumeon eskubideen bermeak lortzeari begira aldaketa sozial eta politikoak ateak irekiko dizkio Euskal Herrian beharrezko dun eraldaketari, parekidetasunean oinarritutako euskal herria eraki behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario