2009/11/09

kalitateko zerbitzu sozial publiko eta unibertsalak eta lan baldintza duinak




LABek, atzo, azaroak 2 emandako prentsaurrekoan Euskal Herrian barrena kalitateko zerbitzu sozialak jasotzeko eta eskaintzeko eskubidea aldarrikatuko duen ibilbidea abiatuko zelan iragarri zuen.

Prentsaurreko horretan, langile eta erabiltzaileen ikuspegitik, zerbitzu hauen egoera eta bere ezaugarriak deskribatu ziren:

- Erresidentzietako plaza kopuru eta etxez etxeko laguntza zerbitzu urria, oinarrizko errenten tramitazio epea ez betetzea, kopagoak eta arreta jaso ahal izateko euren etxebizitzak galtzen dituzten pertsonekiko zorretan egotea aitortzea, baliabide faltagatik adingabeen espedienteak kudeatu gabe izatea, erresidentzietan dagoen jendeak jarritako salaketak arretaren kalitate eskasagatik, …

- Zerbitzuak ematen dituzten langileen lan baldintza prekarioak. Feminizatutako sektorea, lanaldi partzialak, kasu gehienetan 1000 euro baino gutxiagoko soldata garbia, lanaldi luzeak, lan zama itzelak eta arrisku fisiko eta psikosozial handikoa, libre egon behar izatea, …

Zerbitzu sozialen egungo egoera desarautua instituzioen arduragabekeriak eragindakoa da. Izan ere, zerbitzuak pribatizatzea eta gastu sozialerako nahikoa ez den diru kopurua destinatzen dute.

Gaur goizean, hirugarren adinekoen egoitzetako, tutoretzapeko pisuetako, etxebizitza komunitarioetako eta eguneko egoitzetako langileak Bizkaiko Foru Aldundiko ekintza saileko bulegoen atarian elkartu dira. Ondoren, langile eta erabiltzaileek aste honetan zehar lan zentroetan bildutako ehunaka erreklamazio orriri sarrera eman diote bulego horiexetan (atxikita dator erreklamazio eredua).

Azkenik, ostegunean, hilak 5, etxez etxeko langileak eta zerbitzuetako erabiltzaileak, Barakaldoko udaletxe aurrean kontzentratuko gara zerbitzu gehiago eta hobeak eskatzeko eta era berean langileen lan baldintzak hobetu daitezela exijitzeko.

Zerbitzu sozialak ez dira instituzioen lehentasun

Etxez etxeko laguntza zerbitzua Mendekotasun Legearen katalogoan lehentasun bezala identifikatzen den arren, zerbitzu hau ez zaie bermatzen behar eta eskatzen duten pertsona guztiei.

Zerbitzu sozialak pribatizatuz gero, eskaintzen den zerbitzua bera geroz eta kaskarragoa da

Udalek zerbitzu hau pribatizatu eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatearen kaltetan, etekinak bilatzen dituzten enpresarien esku utzi dute zerbitzua eta horren ondorioz, baita etxez etxeko zerbitzua ere.

Instituzioek zerbitzua pribatizatzen duten momentuan merkantilizatu egiten dute

Instituzioak zerbitzu sozialen eta kalitatearen aldeko apustua egiten dutela aldarrikatzen dute une oro; baina udalek zerbitzua kontratatzen duten momentuan preziorik baxuena eskaintzen duten enpresak kontratatzen dituzte eta ondorioz, zerbitzuaren kalitatea kontuan hartu gabe, lan baldintzak bermatzen diren edo ez ziurtatu gabe, …

Langileen lan baldintzak enpresari piraten eta instituzioen axolagabekeriaren esku jarraitzen dute

2008. urtean, sektore honetako arazo historikoak konpontzen ez dituen langileen hitzarmen kolektiboa sinatu zen eta gainera bete ere ez dute egiten. Esaterako, Barakaldoko zerbitzua eskaintzen duen enpresak dirua zor die langileei, atzerapenak, eta Gizarte Segurantza kotizatu gabe ere egon da. Hala ere, enpresa honek ez dauka inolako lotsarik zerbitzu honen kudeaketa eramateko aurkeztu baita berriz ere, udal gobernuaren babesarekin.

Bilbon, 2009ko azaroaren 4an.

http://krisia.labsindikatua.org/ibilbidea/

No hay comentarios:

Publicar un comentario