Independentistak Sareak abenduaren 29an San Mamesen Euskal Selekzioa eta Venezuelakoaren arten jokatuko den futbol partidara joateko deia eginez agerraldia egin zuen Bilbon abenduaren 22an.
Egun horretan soinean zerbait berdea jantzita joateko deia zabaldu zuen, San Mameseko harmailetan olatu berde erraldoia egiteko. “ Euskal Herriaren independentziaren aldeko olatu erraldoia, gure selekzio nazionalak izaera, izen eta nortasun propioaz munduan zehar lehiaketa ofizial guztietan jokatzeko eskubidea aldarrikatzeko, ofizialtasuna exijitzeko” azaldu zuen Txutxi Ariznabarretak, Sarearen izenean.
3.000 bandera independentista eta 10.000 zapi berde salgai jarriko direla iragarri zen. Dagoeneko eskura daude Bilboko Somera kaleko INPERNU arropa dendan eta egunean bertan ere, Bilboko kaleetan zehar zapiak eta banderak erosteko aukera izango da.
Independentistak Sareak laguntza eskatu du Abenduaren 29an Bilbon zapiak eta banderak saltzen laguntzeko. Boluntarioek info@independentistak.net helbidera idatzi besterik ez dute.
29an denok berdez, denok “berdearekin”!
No hay comentarios:
Publicar un comentario