Orain dela egun batzuk Durangotik zetorren berri bat argitaratu genuen, hain zuzen ere, Udaletxeak antolatutako lehiaketa batean lehenengo saria ez zutela argitaratuko zentsura zela medio. Alde askotatik heldu zitzaigun berri hau eta sinetsi genuen, zoritxarrez gure herrian halako albisteak nahiko ohikoak direlako.
Ba esan behar dugu albiste hau ez zela egia. Hasieran agian gaizkiulertze bat izan zen, eta gero leku guztietatik zabaldu egin zen. Durangoko lagunak oso keskatuta daude berri faltsu hau nola zabaldu den ikusita, eta berria aldatzea eskatu digute. Eta horrela egiten dugu. Dena dela, ipuina mantenduko dugu blogean, ederra eta hunkigarria iruditzen zaigulako. Momentuz egia da ez dela argitaratuko, aurreko 3 urteetako saridunak bezelaxe, laister ipuin bilduma bat agertuko delako saridun guztiekin.
Ipuina irakurri nahi baduzu, hemen dago
No hay comentarios:
Publicar un comentario