2010/12/19
Erregeak eta Papa Noel EZ DIRA MAJIKOAK! Geurea Olentzero!
Bai Euskal HerriariEuskal Herrian bada ikazkin zahar bat, bere ofizioa galtzear bada ere, urteroko lanari eusten diona. Noski, Olentzero! nor bestela?
Gure herri zahar honen historia, nortasuna eta mitoen joskerak astinaldi bikaina jasotzen ari dira azken urte hauetan.
Gainera gureak ez diren bestelako ospakizun eta protagonista batzuk lekua hartzen ari dira aspaldian eta Olentzerori dagokion babesa eta sostengua adierazteko asmoarekin BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko kideok hainbat euskarri plazaratuko ditugu eguberri garaian Olentzero lagundu asmoz. Eranskinak banatzen Santo Tomas egunean hasiko gara.
Aurten ere, komeria franko egin beharko ditu gure ikazkin zaharrak Euskal Herriko etxe eta txoko guztietara iristeko. Makinabat baso, hiri, erreka eta ohian zeharkatu beharko ditu bere jardunean.
Bidean oztopoak ere aurkituko ditu. Iaz bezala Nafarroa Garaian kontuz ibili beharko du, oraindik gogoan du Aresoko herrian zebilela bahitu zutenekoa edo Iruñerrian ongi etorria ematera bildu zirenek jasan behar izan zituzten jazarpen eta kolpeak.
Halere aurrera jarraitzeko asmoa du, ez die bizkarrik emango Euskal Herriko haur eta gaztetxoei. Dakizuen modura, Olentzero magikoa da baina ez du milagrorik egiten eta pentsatu eskaturiko guztia ekartzea ezinezkoa zaiola.
Lanak amaitu ondorenerako hartu ditu hainbat konpromiso Olentzerok. Garrantzitsuena abenduaren 29an Euskal Herriko futbol selekzioak Bilbon duen partidura joatearena izango da eta nola ez gure kirolariei babesa emateko ESAITen antolaturiko festa eta manifestazioan parte hartuko du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario