2010/12/15

‘Txerritxo Berdea’ Santotomasean


Independentistak sareak Txerritxo Berdea izeneko kanpaina aurkeztu du, datorren urteko jardunari aurre egin ahal izateko 100.000 euro biltzeko asmoarekin. “Independentista bakoitzeko euro bat” adierazi dute gaurko aurkezpenean, eta diru hori ekitaldiak antolatzeaz gain, egon litezken isunei aurre egiteko ere baliatuko dela esan dute. Santotomasean jarriko dute txerri itxura duen itsulapiko berdea jendearen eskura, eta kalejiran aldarrikapena kalera eramango dutela iragarri dute. 
Egunean zehar Bilboko Alde Zaharra berdez jantziko da eta trikitilariek, txistulariek, kale antzerkiak, batukadak, eta abarrek alaituko dute kalejira. 
Diru kontuak, gainera, sarekide guztien eskura egongo dela gaineratu dute, gardentasuna bermatuz

No hay comentarios:

Publicar un comentario