Kirruli Kulturaren filosofia: Egungo informazio hedabideek, informazioa pozoitu egiten dute erdi egiak edo gezur handiak lau haizeetara zabalduz. Haiek gure pentsatzeko ahalmena deuzestatu egin nahi dute eta horretan ari dira jo ta su, gizarte eredu akritiko eta konformista sortuz.
Manipulazioari aurre egiteko erarik onena, informaziorako sarbide zuzena, askea eta doakoa sortzea da. Helburu horrekin bat egin eta indartu egiten dugu Kirruli Kultur Elkartean, edonoren eskura bertan ditugun liburuak eta bideoak jarriaz, edozein ere dela tematika independentzia, sozialismoa, ama lurra, antropologia, hemerotekak... 100 liburu inguru ditugu gaur egun gurean, 15 bideo, hemeroteka xumea...
Baina guk errekopilazio hau egiteak ez du ezertarako balio inork ez badu ezer hartzen, hortaz guztiei jakinarazi nahi dizuegu bertan ditugun bitarteko guztiak zuen esku uzten ditugula, bertan irakurri edota etxean patxadaz irakur dezazuen.
Azkenik, gogora dezagun Ernesto Che Guevararen esaldia, "podran morir las personas, pero jamas sus ideas". Hortaz esaera horreri eusteko eta ideiak osatu eta sendotzeko beharrezkoa dugu kultura jaso eta zabaltzea.
Kirruli Kulturan sartzeko ezkerrean dagoan irudian klikatu, edo sartu kirrulikultura.blogspot.com orrian
No hay comentarios:
Publicar un comentario