2011/02/22

AHTak osasuna murrizten du- gaurko protestak



Gaur, Otsailak 22, Hego Euskal Herriko hainbat osasun zentrutan protesta
egin dute Abiadura Handiko Trenaren aurkariek. 2010. urtean osasun
arloan egin ziren 260 milioi euroko murrizketak AHTren aurrekontuan
sartu dutela salatu dute M!M Mugitu mugimendukoek (275 milioi euro, hain
zuzen, 2011. urtean Gipuzkoako trazaketan gastatu behar direnak). Horrek
osasun arloan ondorioak dituela gaineratu dute: zerbitzua murriztuko
dutela eta 46 osasun zentro larunbatetan ixtea nahi dutela.

Gipuzkoako Ospital Probintzialean, Donostian, hiru lagun ospitaleko
aurrealdera igo dira eta handik pankarta erraldoia bota dute, honako
lelo honekin: “AHTak eta proiektu txikitzaileek zure osasuna murrizten
dute”. Nafarroako Ospitalean, Iruñean, 50 bat lagun elkartu dira, eta
ospitaleko eraikin batetik pankarta erraldoi bat bota dute. Hau guztia
gertatzen zen bitartean, parodia batean, kartoizko AHT handi batek
esku-ohe batean zegoen gaixo bati odola xurgatzen egon da. Hernanin hiru
pankarta eskegi dira, eta anbulategiko aurrealdea "AHT=Murrizketa
sozialak" jartzen zuen kartelez bete dute. Beste horrenbeste egin da
Bilbon San Francisco-ko osasun zentruan hain zuzen ere), Galdakaon, Arrasaten, Tolosan, Lizarran, Tafallan, Altsasun eta
Zornotzan. Zornotzan jendeak ekintza ondo hartu duela azpimarratu dute,
salaketarekin bat eginez.


INFORMAZIO GEHIAGO ETA ARGAZKIAK: http://mugitu.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario