2011/02/22

Ostiraletik aurrera Eskubide Zibilen inguruko foroak egingo dituzte Bilbon


Euskal Herriko Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduak antolatuta, hainbat ekimen izango dira datozen asteetan. Hilaren 25ean, adibidez, Demokrazia Euskal Herrian, nola?galderaren harira eztabaida-foroa egingo da Bilboko Kafe Antzokian, 18:00etatik 20:00etara. Eztabaidan parte hartzeko metodologia (World café izenekoa)www.foroa.eu webgunean azaldu dute sustatzaileek. Martxoaren 12rako, bestalde, elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian, Herritarrok, gure eskubideak, herritarrok kalera lelopean.
Mugimenduak Euskal Herrian marko demokratiko bat eratzea du helburu, “orain arte sakabanatuta egon diren ahaleginak batuta”. Gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan aipatu dute, halaber, dinamika propioa duen taldea izan nahi dutela. Eider Rodriguez idazleak eta Pedro Ibarra unibertsitateko irakasleek hitz egin dute agerraldian. Han izan dira mugimenduko beste kide batzuk ere, Jose Ramon Castaños, Ines Osinaga eta Paul Rios, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario