Azoka irekitzearekin batera hasiko da, eta etengabe izango dira ikuskizunak eta jarduera parte hartzaileak Azoka ondoko zabalgunean eta herrian zehar.
- 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak eta albokariak gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko.
- 12:00etan joaldunak.
- 14:00etan liburuaren aurkezpena Azokan.
- 15:30etatik aurrera DJ Bull.
- 16:30etatik aurrera Martxan parte hartuko duten kantu talde erraldoiak, elektrotxarangak, batukadak, eta gainetikoek euren saioak eskainiko dituzte.
- 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta. Bertan, aipatutako guztiek hartuko dute parte.
- Amaiera ekitaldian abeslariak, kantu taldeak, bertsolariak, antzezleak, idazleak, dantzariak, eta abar izango dira.
Abenduak 6, denok Durangora!
Abenduaren 6an aukera ezin hobea dugu 2012ari, urte hain berezi eta esanguratsuari, erakustaldi independentista eder batekin agur esateko. Guztion artean independentziaren aldekotasuna zabaltzeko eta gure mugimendua berrindartzeko.
Soineko berdeak eta zapi independentistak jarrita etortzeko deia egiten dugu, egun osoan zehar Durango independentzia kolorez janzteko.
Suposatuko dezuen bezela, egun honetarako bolondresak beharko ditugu laguntzeko, zapiak saltzeko, salmenta mahaitxoan egoteko, pegatinen kuestazioa egiteko... Laguntzeko prest bazaude idatzi emaila info@independentistak.net helbidera edo deitu 943561853 telefonora.
Eta ez ahaztu Azoka barruan ere Independentistak stand propioa izango degula, Artekaleko 57 zenbakian!!! Pasa eta erosi liburua!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario