Auzoetako greba asanbladek eta kolektibo sozialek sortutako ekimenak bigarren saioa egingo du bihar plaza Biribilean arratsaldeko 19:00etan. Krisiaren ondorioen eta instituzioen murrizketa politiken aurkako protesta bideak aztertzeko eta eztabaidatzeko topagunea izateko helburua du ekimenak.
Asteazken beroak! (¡Miercoles al sol!) ekimenak bigarren hitzordua du bihar, plaza Biribilean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera
BBVA aurreko plazan bilduko dira murrizketen aurkako protestak eta
ekintzak bateratzeko eta koordinatzeko helburuarekin sortutako
iniziatiban parte hartu nahi duten lagunek.

Asteazken beroak! Hilero bilduko da, lehen
astelehenean. Lehendabiziko hitzorduan 70 bat lagun elkartu ziren. Egun
hartan merkataritza txikiko, Bilgune Feministako, Bilbo Zaharra, San
Frantzisko eta Zabalako greba asanbladako, Uribarriko Uribarritzen
kolektiboko, Argilan bazterkeriaren aurkako plataformako eta Euskadiko
GKEen Koordinadorako kideek hartu zuten hitza.
7 de Noviembre. 19:00 Plaza Circular. Bilbo.
Asamblea abierta
- Recortes en el Servicio de Asistencia Domiciliaria (SAD) en Bilbo.
- Foro denuncia de las diferentes dinamicas, convocatorias.
- Movilización en Diputación.
DIFUNDE!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario