2012/11/12

"Fiñu" Huelvara urrundua, dispertsiorik ez !!

Iker Olabarrieta Fiñu indautxuarra zazpi urte darama preso Espainiar estatuko kartzeletan.

Azken urteetan Cacereseko espetxean izan da, Euskal Herritik 600 kilometrotara, baina berriki eta familia eta lagunei gartzelako erakundeek ezer aipatu barik Huelvako presondegira trasladatu dute, indautxutik 900 kilometro baino gehiagora.

Espainiar estatuko agintariek berriro ere euren sufrimenduaren aldeko politika eta estrategia erakusten digute, noiz eta orain noiz euskal gizartearen gehiengoak argi adierazten duen euskal presoak euren familia eta lagunengana hurbildu behar diren.

Gatazkaren konponbidea zapuztu nahi dute, eta horretarako euren esku dituzten euskal militanteak erabiltzen dituzte, hauek atxiotuz edo urrunduz, euskaldunengan sufrimendua areagotzeko, baina ez dute lortuko.

Fiñu Euskal Herrira !!


No hay comentarios:

Publicar un comentario