Azaroaren 10erako Herrira mugimenduak Baionan
deitu duen manifestazioaren garrantzia azpimarratu nahi dugu eta indautxuar guztiari, guk egingo dugun bezala, mobilizazio horretan parte
hartzeko dei egin nahi diogu.
Beharrezkoa da hitzordu honi behar duen garrantzia ematea. Euskal presoei buruz ari gara. Izan ere, estatu
frantsesean ere euren eskubideak etengabe urratzen jarraitzen dute, eta
Frantziako gobernuari argi eta garbi adierazi behar diogu zein den gure
eskaera: gure eta gure senide eta lagunen eskubideak errespetatzea eta
gure senide eta lagunak etxean izatea.
Era berean, Azaroak 10eko
mobilizazioaren manifestuarekin eta bertan egiten diren aldarrikapenekin
bat egiten dugula ere adierazi nahi genuke.
Gauzak honela, guztiok azaroaren 10ean, 15:30ean, Baionako Euskaldunen plazan elkartzea espero dugu.
Hurbildu bakera!
Indautxutik autobusa irtengo da, apuntatzeko azken eguna Osteguna, azaroak 8 izango da.
Apuntatu ondoko bide hauetatik:
- Kirruli Kultur Elkartean
-Olabegako Amets Gorri Kultur Elkartean
- 622327925 telefonoan
No hay comentarios:
Publicar un comentario