2012/11/16

Raul askatu!! Konponbidea nahi dugu, errepresiorik ez!!


Euskal Herrian bakea eskuratu eta konponbidea erdiesteko inoizko aukerak sortu dira. Lehenago sekula ezagutu gabeko egoerara heldu gara, Euskal Herriko eragile askok harturiko konpromisoak,  ETA erakundeak egindako urrats historikoa, nazioarteko eragile garrantzitsuen inplikazioa, eta batez ere, herritar multzo zabalaren bultzada izugarriari esker.

Konponbide demokratikoa garatu ahal izateko, ezinbesteko urratsa da bakea eta normalizazioa eskuratzea, agertoki berri batean. Horrek zera eskatzen du, gatazka elikatu eta urraketak eragiten dituzten egoerak betiko desagertzea, eta gatazkak eragindako kalte eta ondorio guztiak konpontzea.

Gobernuek mantentzen dituzten errezeta zaharrek, eskubide urratze larriak eragiten jarraitzen dute, bai eta gatazkaren konponbidea garatu dadin zaildu ere, egoera zahar eta agortuetara kondenatu nahi dute herri hau, konponbide prozesua geldialdira eramateko asmoz.  Gatazka  eta errepresioari loturik, edonolako atxiloketa lekuz kanpo dago gaur egungo testuinguru politikoan, eta prozesu demokratikoaren  ibilbidearen aurka jotzen du bete-betean. Batzuen itxukeria, kasu honetan PP-renak, herri hau bizi duen errealitatearekin bat ez datorren egoera batetara eraman nahi du, bere herritarrak biolentzia egoeretara kondenatuz. Eta horrek, ikusi dugun moduan, ondorioak ekarriko dizkio alderdi horri inolako zalantzarik gabe.
 
            Gaurkoan Raul Fuentes Indautxuko auzokidearen atxiloketarekin esnatu gara. Raulek urte luzeak eman ditu gure auzotik kanpo, 1991 urtetik aurrera, hain zuzen ere. Indautxuko auzokidea, lagun leiala, euskaltzale porrokatua eta kirolari aparta, bere militantziak zein konpromisuak herri mugimenduan beti erakutsi digu bidea auzo honetara bildu garen belaunaldi gazteoi.

            Raulen atxiloketak oztopatzen du irekitzen ari garen eszenatoki politikoaren eraikuntza. Baina ez dugu utziko bere atxiloketak herri honek behar duen konponbiderako agenda oztopatzeko erabil dezan Espainiar gobernuak. Bere askatasuna aldarrikatzearekin batera, gure konpromisoa berretsi eta handitu egiten dugu, Euskal Herria eszenatoki demokratiko batetara eramateko.

            Horregatik dei egiten dizuegu datozen egunetan burutuko ditugun mobilizazioetan parte hartzera. Hain zuzen guztion inplikazioa beharko dugu, Espainiar gobernuak eszenatoki berri honen eraikuntzan,  gurpiletan sartzen dizkigun makilak atera eta bidea egiten segi dezagun.





RAUL ASKATU!
KONPONBIDEA NAHI DUGU!

19:30ETAN JOSEBA ASENSIOREN TXOKOAN. DR. AREILZA ETA LDO. POZA KALEEN ERTZEAN.

No hay comentarios:

Publicar un comentario