«Inposatzen ari diren pobrezi politikaen ondorioz, Euskal Herriko
langileriaren eta orokorrean, jendearen egoera gero eta larriagoa da.
Enplegu suntsiketak ez du etenik. Langabezia eta pobrezia egunetik
egunera hazten dihoaz; zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen
dira; lan eskubideak ukatua dira; osasun eskubide unibertsala,
hezkuntza, babes sistema eta etxebizitza kimera hutsa dira eta pentsio
publikoak eta langabezi prestazioak beheruntz doiaz.
Dirurik ez dagoela esaten dute, baina, 2010. urtean, Estatu Españolak
87,145 miloi euro oparitu zion bankari, eta aberatsak gero eta
aberatsagoak dira, zatiketa soziala handituz.
Lan eskubideak eta eskubide sozialak, negozio itzela bihurtu dira.
Merkantzia hutsa bilakatu dira. Eta hau, ez da demagogia, hau
konstatazio bat besterik ez da. Horren azkenengo adibidea, atzo Raxoiren
Gobernuak iragarritako azkenengo neurrian dugu. Erresidentzia baimena
saltzen dizut, 160,000 eurotako etxebizitzaren truke.
Dirua dago, diru asko dago. Arazoa, oso txarto banatua dago. Egoera hau, beraiei oso ondo datorkie, eta guri oso txarto.
Lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsa etengabeko
aldarrikapena izan da euskal gehiengo sindikalarentzat eta eragile
sozialentzat. Borroka honi segida emanez, mobilizatzen jarraituko dugu.
Azaroaren 26tik 30era ekimen ezberdinak burutuko ditugu Euskal Herritik
zehar eta arreta berezia ipiniko diogu gure errealitate gertuenean
suertatzen diren egoerei. Era berean, herrialde mailako manifestazioak
burutuko ditugu, 28an iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Sistema goitik behera aldatu beharrean gaude. Urgentea da politika hauek
aldatzea. Hemen eta orain, Euskal Herrian, gauzak beste era batean egin
daitezke, eta egin behar dira.
Hau guztiagatik ordezkaritza politia eta instituzionalari exifitzen
diogu egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea. Estatu
Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bidea, gure ehun
produktiboa suntsitzen ari da, eta bizi baldintza duinak izateko aukera
ukatzen digu. Horregatik, are premiazkoagoa da momentu honetan herri
gisa, politika propioak garatzea, gauden egoeratik ateratzeko.»
No hay comentarios:
Publicar un comentario