2012/11/02

BARRURA
BEGIRATZEKO
LEIHOAK

5 euskal presori buruzko dokumentala.

Orain arte ikusi gabeko pelikulari buruz esandakoaren gainetik, pelikulak berak hitz egiteko aukera heldu da...

EMANALDIA KAFE ANTZOKIAN
Azaroak 6 de Noviembre, asteartea / martes
Dos sesiones: 19:00 eta 21:30tan
Filmaren zuzendariaren azalpenekin

Sarrera / Entrada:5 euro


Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da, lbost istorio labur independentek osatua. Bost zuzendari ezberdinek hartu dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

Gaur egun 700 euskal preso politiko inguru daude kartzeletan gatazka politikoarekin lotutako arrazoiengatik.
Azken 50 urteetako historia egiten badugu, ostera, zenbakiak are ikusgarriagoak dira: 55.000 lagun espetxeratu dituzte doi-doi hiru milioira heltzen den herri batean. Asko torturatuak izan dira, bakartuak, urrunduak, sakabanatuak, espetxeko baldintza gogorrenetara kondenatuak, behin eta berriz umiliatuak… “Gerra” baten erdian gatibu, trukerako txanpon.

Eguneroko errealitate mingotsa den arren, preso politikoak ezezagunak dira, diskurtso handien azpian estalita daudelako. Izan ere, hiru diskurtso handi nagusitzen dira gizartean: “heroien aldeko apologia”, “hiltzaileen kontrako apologia” eta Giza Eskubideei dagokiena. Film honek beste modu batean helduko dio gaiari, eta epika guztien azpitik (edo gainetik) kokatuko da. Guretzako, presoak ideal baten alde borrokatu diren pertsona normalak dira, gu bezalakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario